Historia

BIZKAIAN JAIO GINEN ETA BERTAN HAZI GARA. GURE ETXEA DA.

2001 ean sortu ginenetik, baita Amenabar taldean sartu ondoren ere, Bizkaia izan da beti gure lurra. Gure sustraiak hemen errotzen dira, eta gure zerbitzuak eskaintzeko konpromiso irmoa dugu Bizkaiarekin. Gaur egun, Exbasa enpresa sendoa da, erreferente ukaezina, anbizio handiko proiektu esanguratsuak gauzatzeko gai dena, baita edozein obra mota ere, publikoa eta pribatua. Gure inguruko gizartearekiko dugun arduraren jakitun, betiere. Bizkaitar askori ematen diogu lana. Gure lurraldea aberatsagoa izan dadin laguntzen dugu. Eman diguna itzultzen diogu Bizkaiari.


Magisterio - UPV/EHU

GORANTZ, AURRERANTZ. BIKAINTASUNERANTZ.

BIZKAIAREKIN DUGUN KONPROMISOAK AURRERA EGITEN LAGUNTZEN DIGU. ARLO GUZTIETAN.

Asko zor diogu Bizkaiari. Lurraldearen eraikuntza-beharretara, gure gizarte aldakorrera moldatzeko gogoari esker, gure zerbitzua gero eta berritzaileagoa eta lehiakorragoa da. Hala, Exbasan gure jarduera dibertsifi katu dugu eta hainbat jarduera alorretan kalitate goreneko proiektuak garatu ditugu; hala nola, bidetako azpiegiturak, eraikuntza berezia, etxebizitza askea, babestutako etxebizitzak, etab. Baina beti egon gara gure bezeroengandik gertu, baita gure lurraren eskakizun eta helburuengandik gertu ere, eta horien eskutik egin dugu aurrera. Hori da Bizkaiari zerbitzua eskaintzeko modua. Erantzunak emanez. Beti.


  • EXBASA - C/ Santiago de Compostela, 12 - 1°
  • 48003 BILBAO - VIZCAYA
  • Tel.: 946 361 821 -